Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antolatuta, txitxarrillo saioak izango dira uztaileko larunbata eta igandeetan San Inazioko Levante Plazan eta La Casillan, hurrenez hurren.
Bilbo, 2008ko ekainaren 27a. Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak dantzaldien programazioaren aldeko apustua berritu egin du astebururo arratsaldeko 18:30tatik aurrera egiten diren dantzaldi saioekin. Horrela, San Inazioko Levante Plazan izaten dira larunbatean dantzaldiak; eta, igandeetan, berriz, La Casillan egoten da dantzarekin hitzordua.
Uztailean zehar dantzaldien ohiko programazioak aurrera darrai eta guztira 8 dira hilabete honetarako Turismo eta Jaietako Sailak antolatu dituen dantzaldi saioak.
Uztaileko larunbatetan San Inazioko Levante Plazan izango da hitzordua, eta honako hauek orkestrak:
Uztailak 5: LOS PALMERAS
Uztailak 12: BAILONGO
Uztailak 19: PERGOLA
Uztailak 26: SOLE SILVER
Igande arratsaldean txitxarrilloa da nagusi La Casillan, honako programazio honekin:
Uztailak 6: DANTZA ALAI
Uztailak 13: XANDALO
Uztailak 19: PERGOLA
Uztailak 27: GALEA
Dantzaldien programa hau nagusi eta helduei dago zuzenduta bereziki. Horrela, kanpoan egindako arratsaldeetako berbena hauen programarekin, Bilboko Udaleko Turismo eta Jaietako Sailak antzinako txitxarrilloen kutsua berreskuratu nahi du.
Izan ere, helduen segmentu parte-hartzailean giza-harremanen funtsezko jarduera dira dantzaldiak. Aipatzekoa da iazko edizioan Casilla eta Levante Plazetako txitxarrilloek 34.000 parte-hartzaile baino gehiago bildu zituztela.
Azken erantzunak